Zortzi partida behar izan ditu Laudiok garaipen bat lortzeko. Azkenengo emaitzek jeitsiera postuetan murgildu dute eta larri ibiliko dira Ramon Casteloren mutilak mailari eusteko. Igandeko garaipenak esperantzarako ametsak piztu ditu eta falta diren partidetan jarraipena eman beharko dio Laudioko taldeak.
Ez zen norgehiagoka interesgarria izan. Aukera gutxiko lehengo zati bat ikusi zen, eta biek erakutsi zuten zergatik dauden sailkapeneko zuloan sartuta. Laudiokoak saiatu ziren futbolean apur bat jolasten, baina jasaten hari ziren presioagatik urduritasuna nabarmendu egin zen Ellakuriko futbol zelaian. Ideirik gabeko partida izatera kondenatua zegoen, aukera argirik gabekoa, orduan heldu zen txurigorrien gola. 53. minutuan hegaletik emandako pase baten ondoren Silasek buruz, sarera sartu zuen baloia.
Partidak ez zuen askoz gehiagorako eman. Partiduak bere amaieran jotzen zuenean, Boyero epaileak txartel gorria erakutsi zien Laudioko Goenaga eta Aguraingo Rauli. Hiru puntuak etxean gelditu ziren eta espero dugu hartutako bidetik jarraitzea hemendik aurrera, behintzat, jeitsiera postu negargarri hoietatik atera arte.
Amurriok bere partetik, etxeko lanak ondo bete zituen. Zazpi partida zeramatzan etxetik kanpo garaipenik lortu gabe eta horrelako estadistikekin nekez mantendu zitekeen sailkapeneko goiko postuetan.
Zallan gertatutakoa ez zen normala izan, gaizki hasi ziren aiaraldeko jokalariak. Baina futbola zientzia zihurra ez denez, Amurriok golarekin topo egin zuen. Beren jokorik txarrena erakutsi zuten txuriurdinek eta denboraldiko lehenengo zati txarrena jolastu arren, markagailua bere alde mantendu zuen. Bigarren zatian hobeto haritu ziren baina golaukerak zenbatuak izan ziren. Zumalakarregik bigarrena sartzeko aukera izan zuen, baina bere baloia zutoinan jo zuen. Zallako taldea saiatu zen arren, ezin izan zion partiduari buelta eman. Bukaeran Jaime Zumalakarregiren golak hiru puntuak Amurriori eman zizkion eta gora begira jarraitu dezakete amurrioarrak.