Laudio jeitsiera postuetatik irtetzen da.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo 2010ko mar. 24a, 00:23

Retuerto 0 – 1 Laudio

Pozik bueltatu ziren Retuertora hurbildu ziren Laudioko zaleak. Taldeak autobusa eta sarrera eskeini zien bazkideei, taldeari Barakaldon jolastu behar zuten partiduan animoak emateko. Erantzuna ederra izan zen eta taldeak ez zuen hutsik egin oraingoan. Puntuak baino gehiago zegoen jokoan. Biek mailari eusteko borrokan sartuta daude eta jardunaldiak aurrera, denboraldia bukatzen doa.

Retuerto 0 – 1 Laudio

Pozik bueltatu ziren Retuertora hurbildu ziren Laudioko zaleak. Taldeak autobusa eta sarrera eskeini zien bazkideei, taldeari Barakaldon jolastu behar zuten partiduan animoak emateko. Erantzuna ederra izan zen eta taldeak ez zuen hutsik egin oraingoan. Puntuak baino gehiago zegoen jokoan. Biek mailari eusteko borrokan sartuta daude eta jardunaldiak aurrera, denboraldia bukatzen doa.

Laudiokoak partidua irabaztera atera ziren, baina ezkerraldeko taldea sendo mantendu zen denfentsan. Antonen gola 19. minutuan heldu zen Josuk erdiratutako baloia buruz sarera sartuz. Partida kontrolpean zeukaten txurigorriek, 33. minutuan Aldok bigarren txartel horia ikusi zuen etxeko taldea hamarrekin utziz. Aldoren kanporaketak eskura utzi zuen garaipena, eta bigarren zatian Pastrianek Laudiora etorriko ziren hiru puntuak zihurtatu zituen bigarrena sartuz.

Barakaldon lortutako garaipena garrantzitsua izan arren lanean jarraitu beharko dute sailkapeneko behekaldetik ateratzeko.

Amurrio 1 – 1 Cultural

Amurriok ezin izan zuen garaipena lotu Basarteko futol zelaian. Norgehiagoka parekatu baten ondoren heldu zen Amurrioko hirugarren partida porrota ezagutu gabe. Play offak 2 puntutara zeudelako gogotsu atera ziren eta Zumalakarregiren golak markagailuan aurreratu zituen etxekoak. Joko ona erakutsi zuten bi taldeek partidan zehar eta golaukerak ez ziren egon faltan. Culturalak Jaioren bitartez eduki zuen aukerarik argiena, jarraian Zumalakarregiren erantzuna etorri zen golik lortu gabe.

Minutuak aurrera, aukerak ugaltzen ziren bi taldeentzat, Durangoko taldeak kontrola hartu zuen arte. Baloia trebetasunez mugitzen hasi ziren durangarrak eta saiakera batzuen ondoren, Jaiok berdinketaren gola lortu zuen. Puntu eskasa izan zen Basarten lortutakoa goiko postuei eusteko aukerak mantendu nahi badira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide