"Argi dago Aiaraldean, leku guztietan bezala, patriarkatuak indar handia duela"

Aitor Aspuru Saez 2013ko eka. 6a, 12:21

MARI GARAMENDI (Laudio, 1993) Emaiön emakume feminista taldeko kidea da. Taldea duela gutxi sortu zen arren jendartearen aurrean gauza batzuk egin dituzte eta laster gehiago egiteko asmoa dute.

 

Nondik dator Emaiön izena?

Izena arraroa da, egia esanda. Hainbat proposamen egon ziren, baina Emaiön izenaren atzetik badago Laudioko Emakumeon Asanblada Feminista. Orain dela urte batzuk egon zen beste asanblada feminista eta horren omenez kontserbatu izan nahi dugu izena.

MARI GARAMENDI (Laudio, 1993) Emaiön emakume feminista taldeko kidea da. Taldea duela gutxi sortu zen arren jendartearen aurrean gauza batzuk egin dituzte eta laster gehiago egiteko asmoa dute.

 

Nondik dator Emaiön izena?

Izena arraroa da, egia esanda. Hainbat proposamen egon ziren, baina Emaiön izenaren atzetik badago Laudioko Emakumeon Asanblada Feminista. Orain dela urte batzuk egon zen beste asanblada feminista eta horren omenez kontserbatu izan nahi dugu izena.

Dena den, Emaiön baino lehen atera ziren hainbat izen. Ideien jolasa erabili genuen eta "aluak", "alu uluak", "kuleroak"... eta horrelako izenak atera ziren. Baina pentsatu genuen gaur egungo gizartea ez dagoela prest mota horretako izenak entzuteko.

Emaiön deitzea erabaki genuen. Emaion buruari, emaion gorputzari, emaion patriarkatuari... On, emakumeak "on" gaudean heinean, hau da, aktibo.

 

Nola sortu zen taldea osatzeko ideia?

Laudioko Gazte Asanbladak egin zuen gazteen lokalen ikerketa. Lokaletatik pasa ziren eta inkestak betetzeko eskatu zuten. Bai Gazte Asanbladaren zein herriaren balorazioa egiteko.

Inkestatik atera ziren ondorioak lokaletatik pasa genituen berriro. Haizea Paris eta biok joan ginen batera lan hori egiteko. Latiorron sartu ginen lehenengo lokalean eta neskena zen. 15 edo 16 urteko neskak. Mutil bat ere bazegoen. Oso gustora egon ginen haiekin hitz egiten eta ikusi genuen gure artean zeozer bazegoela.

Ez genuen elkar ezagutzen baina ohartu ginen bazegoela zeozer aldatzeko. Haizea eta biok komentatu genuen eta pentsatu genuen Laudion beharrezkoa zela emakume taldea. Horren beharra ikusi genuen ahots horiek biltzeko.

Aldi berean Gazte Asanbladan aipatu genuen eta ondo iruditu zitzaien kideei. Kide batek esan zigun herrian bazeudela beste emakume batzuk horrelako talde batean parte hartzeko interesatuta. Harremanetan jarri, pote bat hartzeko geratu ginen eta gogo handiak daudenez oso ondo atera da.

 

Adin ezberdinetako emakumeak elkartu zarete, nolakoa izan da harremana?

Lehen esan dudan bezala, pote bat hartzeko geratu ginen eta batzuek elkar ezagutzen genuen eta beste batzuek ez. Baina bagenekien Laudiokoak ginela guztiak.

Hasi ginen hitz egiten eta eta guztion gogoak, beharrak eta helburuak bat zetozen. Hasi ginen geratzen Kultura Etxean eta lehenengo asanbladak gure nahien eta beharren inguruan izan ziren. Hori behin zehaztuta hasi ginen estatutuak prestatzen diru-laguntzak eskatzeko epea bukatzear zegoelako.

Lan handia egin dugu eta dagoeneko entregatu dugu proiektua.

 

Hitzaldiak ere ematen hasi zarete, ezta?

Egia esanda aurkezpena egin nahi genuen 15ean, baina Amagoia Elezkanoren hilketa gertatu zenez pentsatu genuen emakume taldearen betebeharra agertzea zela eta gogor ematea horri. Hori dela eta bertan behera geratu da aurkezpena.

Bestalde, greba plataformatik eskaini ziguten hitzaldia emateko aukera feminismoaren eta kapitalismoaren inguruan.

 

Patriarkatuaren erasoak zein egoeratan dira agerikoak Aiaraldean?

Argi dago Aiaraldean, leku guztietan bezala, patriarkatuak indar handia duela. Ikusten dugu gure egunerokotasunean, bai jai eredutan zein, adibidez, pasa den asteko greban. Adibidez, emakumeen presentzia piketeetan eta mobilizazioetan askoz txikiagoa izan zen.

Zentzu horretan badirudi guztia berdin jarraitzen duela, emakumeok arrosaz jantzita jarraitzen dugula eta gizonezkoek urdinaz eta horrekin amaitu nahi dugu.

Neskekin Latiorroko lokalean hitz egin genuenean ikusi genuen zer nolako zapalkuntza pairatzen dugun.

 

Zer nolako ekintzak egin nahi dituzue horrekin amaitzeko?

Oraindik formakuntza egin nahi dugu, badakigu zein gai ukitu nahi ditugun eta nola egin nahi dugun.

Oraingoz egin duguna arrapaladan izan da. Baina adibidez greba egunean plazan jarri genituen hainbat arropa zintzilik aldarrikatzeko sistema honetan emakumeak zintzilik gaudela. Larunbatean patriarkatua eta feminismoari buruzko hitzaldia ere emango dugu Laudioko Gaztetxean, jardunaldi antikapitalisten baitan.

Ez dugu zehaztu noiz emango diogun hasiera formakuntza prozesuari baina egingo dugu.

 

Zuekin emakumeren batek harremanetan jartzeko zer egin behar dezake?

Asanbladak astelehenetan egiten ditugu 17:00etan Kultura Etxean. Etortzen bada guztiz onartua izango da.

Bestela, gurekin harremanetan jartzeko twenti, twitter eta facebook kontuak erabili ditzake. Nahi duenak besoak zabalik topatuko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide