"Ametsak gauzatzeari" ekin dio SOS Lamuza Parkea plataformak

Erredakzioa 2015ko ots. 2a, 22:41

Mahainguru bat antolatu dute urtarrilaren amaieran SOS Laudioko Lamuza Parkeko kideek. "Ametsak gauzatuz" lelopean, Euskal Herriko hiru proiektutako kideak bildu dituzte: Gernikako Astrakoak, Sesataoko Txirbilenean Kulturginekoak eta Bilboko Pabellon 6 antzerki gunekoak. Mahainguruarekin 2015ean zehar gauzatuko duten prozesu bati eman nahi diote hasiera, zeinen bidez parkean dauden eraikinen balizko erabilerak zehaztu nahi dituzten, herriko beste elkarteekin elkarlanean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide