Elkarretaratzea egingo dute ostiralean JEZeko langileek, Iñaki Montesen aurkako epaiketa berriro hasiko delako

Txabi Alvarado Bañares 2017ko urt. 18a, 14:12
Iñaki Montesi elkarrtasuna adierazteko Bilboko epaitegian eginiko elkarretaratzea.

19:30ean egingo da elkarretaratzea, Laudioko Herriko Plazan.

Elkarretaratzea deitu du JEZ enpresako langile batzordeak ostiral honetarako. 19:30ean egingo da kontzentrazioa, Laudioko Herriko Plazan.

 

Mobilizazio horren helburua izango da JEZeko langilea den Iñaki Montesi elkartasuna adieraztea, bere aurkako epaiketa berriro hasiko baita. Azaroan hastekoa zen epaiketa, baina atzeratzea eskatu zuen fiskaltzak.

 

Gauzak hala, urtarrilaren 27an sartu beharko da Montes berriro epaitegian. Beste bi pertsonarekin batera epaituko dute Montes, 2014ko martxoaren 3an istiluetan parte hartzea egotzita, Troikak Bilbora egin zuen bisitaren testuinguruan. Hala ere, Montesek behin baino gehiagotan azpimarratu du berak ez zuela egozten zaizkion ekintzetan parte hartu.

 

LABek ere elkartasuna adierazi dio Montesi, sindikatuaren delegatua baita bera JEZ enpresan. LABek azpimarratu du ez duela "borrokaren kriminalizazioa" onartuko, eta manifestaziora joateko deia egin du.

 

Ez da Montesi elkartasuna adierazteko egiten den lehen manifestazioa. Iragan azaroan ehuntik gora lagun mobilizatu ziren Laudion, epaiketa hasteko egun batzuk falta zirenean:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide