Laudioko udal gobernu taldeak argitu du bat egiten duela SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren salaketarekin. Jon Ander Altube alkateordearen iritziz, Laudioko alderdi guztiak -nabardurekin- uste berekoak dira.
Hala ere, EH Bilduko bozeramaileak nabarmendu du balorazio ona egiten dutela Arabako Foru Aldundiaren ahaleginari buruz eta parkekoa zaharberritzea ezin dela gelditu.
Konponbidea
Udal gobernu taldeko kideak Kasinoko terrazaren afera konpontzeko aukerak daude epe motzean edo ertainean, aldeek adostasuna lortuz gero.
Frontoia estali
EH Bilduko ordezkariak aipatu du harremanetan dagoela Laudioko Udala Arabako Foru Aldundiarekin hainbat obra egiteko. Kultura Etxean zenbait hobekuntza gauzatu ez ezik (teilatuaren aldaketa, klimatizazio sistema, fatxada, leihoak, sistema elektrikoa...), aztertzen ari dira frontoia estaltzeko aukera.