Amaitu da Laudioko kultur mapa osatzeko prozesua

Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 08:29
Dozeneka herritarrek hartu zuten parte bileran. Argazkia: Conexiones Improbables

Txosten bat osatuko dute Conexiones Improbableseko kideek, eginiko bilera guztietan ateratako ideiekin.

Atzo egin zen Laudioko kultur mapa osatzeko prozesuaren azken bilera. Dozenaka herritarrek hartu zuten parte, norbanako gisa edota kultur talderen bateko ordezkari moduan.

 

Conexiones Improbableseko kideek (prozesu osoa bideratzeko udalak kontratatutako plataforma) hartu zuten hitza lehenbizi. Ondorioak plazaratu zituzten, kultur mapa osatzeko eginiko bilera eta kedadetatik ateratakoak.

 

Hiru lan-talde

Hiru lan-talde osatu ziren gero. “Antzoki-zinema” izan zuen hizpide lehen taldeak, “Lamuza Parkea” bigarrenak eta “Laudioko kultur mahaia” hirugarrenak. Ordubetez eztabaidatzen eta ideiak plazaratzen egon ostean berriz batu ziren hiru taldeak, ateratako ideiak komunean jarri eta ekarpenak jasotzeko.

 

Txosten bat osatuko dute Conexiones Improbableseko kideek, eginiko bilera guztietan ateratako ideiekin. Udalaren esku geratuko da dokumentu hori, eta berari egokituko zaio bertan azaltzen diren ideia eta ondorioekin zer egin zehaztea. Modu horretan emango zaio amaiera iragan urrian hasitako prozesuari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide