Ertzainek ez dute probarik aurkeztu Iñaki Montesen aurkako epaiketan

Erredakzioa 2017ko urt. 27a, 09:31
Gaur ere elkarretaratzea egin dute epiaketa salatzeko.

Ertzainek ez dute frogarik aurkeztu, eta kontraesanak egon dira euren arteko deklarazioetan, Montesek adierazi duenez

Gaur izan da Iñaki Montesen aurkako epaiketa Bilboko Epaitegian. Beste hiru pertsonekin batera epaitu dute. JEZeko langilea pozik azaldu da epaiketarekin, tartea izan duelako epailearen aurrean nahi zituen azalpen guztiak emateko. Atxilotu zutenean ertzainen partez jaso zituen jipoiak salatu ditu baita Montesek, eta azpimarratu du ospitalera eraman behar izan zutela kolpe horien ondorioz.

Ertzainen arteko kontraesanak
Bestetik, Montesek adierazi du ertzainak euren lekukotza ematera mugatu direla, beste inolako frogarik aurkeztu gabe, eta gaineratu du kontraesanak eman direla ertzainen arteko deklarazioetan. Inputatuetako batek adierazi du bera ez zegoela Bilbon egozten zaizkion delituak jazo zirenean. Hori guzti hori dela eta, poliziak "lekukotza faltsuak emateagatik" ikertzeko eskatu du defentsak.

2014ko martxoaren 3an atxilotu zuten Iñaki Montes beste hainbat lagunekin batera, FMIk Bilbo bisitatu zuenean gertatutako protesten testuinguruan. 5 urteko kartzela zigorra eskatzen diote, 200.000 euro baino gehiagoko kalte-ordainekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide