SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak jakinarazi du ez dagoela pozik Musika Etxean gauzatutako lanekin eta, zenbait nabarduratik harago, bereziki haserre agertu da eraikineko sarrerekin.
Plataformak uste du Musika Etxeak parkeari sorbalda ematen diola egindako zerbitzu sarreraren ondorioz. Gainera, taldeko kideek azpimarratu dute sarrera horrek ez dituela betetzen irisgarritasun irizpideak.
Berez, sarrera nagusiak Ugartera jotzen du eta ez parkera.
Oharraren bitartez plataformak jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak ez dituela aintzat hartu egindako iradokizunak, nahiz eta horretarako bilerak egin.
Autokritika
Horrez gain, autokritika ere plazaratu du plataformak eta, bere aburuz, parte hartzerako dinamika integratzaileak abian jartzeko unea da, eta ez proposamen teknikoak.
Ikusi Musika Etxea barrutik nolakoa den erakusten duen bideoa: