Iaz lortutako emaitza ekonomikoak plazaratu ditu Tubacexek. Irabaziak izan ditu enpresak, 2016a “sektoreak inoiz izandako urterik okerrena” izan arren. Petrolioaren krisiak % 25eko jaitsiera ekarri du salmentetan eta % 15koa prezioetan, Tubacexeko zuzendaritzak azaldu duenez. Hala ere, 494 milioi eurotan baloratutako salmentak egitea lortu du enpresak, 13,6 milioi euroko kutxa eginez.
1,51 milioi euro administrazio kontseiluan
1,51 milioi euro banatu ditu Tubacexek administrazio kontseiluko 12 kideen artean, aurreko urtean baino 229.000 euro gehiago. Jesus Esmoris Esmoris izan zen diru gehien jaso zuen kontseilaria: 458.000 euro guztira.