EAJren hainbat ekarpen izango dituzte udal-aurrekontuek

Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 07:00

EAJren udak-taldeko kideak. Argazkia: aiaraldea.eus

Hainbat alor eta proiektutan egin ditu ekarpenak alderdi jeltzaleak.

EAJren hainbat ekarpen erantsi dituzte Laudioko aurtengo udal-aurrekontuetan. alderdi jeltzaleak azaldu du ekarpen horietako asko  “2016 ekitaldiko aurrekontu akordioaren jarraipen bileratan” eta EAJ eta EH Bilduren arteko “aldez aurreko aldebiko batzarretan” landu izan direla.

Bi eskaera egin ditu EAJk Kultura, kirol eta jai sailari begira: 2017ko ekitaldian bere horretan mantentzea kultura eta kirol taldeei zuzendutako diru-laguntzak eta konkurrentzia lehiakorren oinarriak berrikustea.

Gizarte laguntzen eta Laguntzen Udal programen kontu sailak handitzea ere eskatu du alderdi jeltzaleak, eta beste aurrekontu-sail bat erreserbatzea ere planteatu du “Menpekotasunen Udal Planean 2017rako aurreikusitako helburu era ekintzak martxan jartzeko”. Udaltzaingoari, enplegua sustatzeko programei edota Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria sailari begirako hainbat ekarpen egin ditu baita alderdiak.

Hainbat inbertsio
Hortaz gain, hainbat inbertsio gehitu ditu EAJren udal-taldeak aurrekontuetan, ondorengo proiektuak egiteko, besteak beste: herrigunearen asfaltatzea, nekazaritza eremuetako asfaltatze lanak, Ugarteko Plazako obrak, hainbat auzoetako inbertsioak edota kirol azpiegituretako hobekuntzak.

Ikusi hemen EAJk eginiko ekarpen guztiak biltzen dituen prentsa-oharra:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide