Iñigo Egiguren Altzarrateko klubeko arduradunak azaldu du Athletic Club Bilbaok laudioko bi jokalari (Nahikari Bolivar eta Carlota Gabina) deitu dituela teknifikazio ikastaroa emateko.
Modu horretan, Athleticek jarraipena egingo die erabakitzeko fitxatuko dituen edo ez. Astearteetan hasiko dira klub bizkaitarraren adituekin lanean.