Beñat Ereñok eta Aitor Martinezek bihar deklaratuko dute Entzutegi Nazionalean eta goizaldean abiatuko dira Madrilera

Erredakzioa 2017ko mai. 2a, 08:39

Aitor Martinez eta Beñat Ereño./ aiaraldea.eus

Laudioarrek bihar deklaratuko dute Entzutegi Nazionalean eta goizaldeko 04:45ean elkartuko dira Zumalakarregi etorbideko bukaeran dagoen aparkalekuan (txosnak jartzen ziren lekuan, alegia), nahi duenak eurekin egin dezan bidaia eta babestu ditzan.

Bihar goizean bertaratu beharko dira Madrilgo epaitegian hurrengo eskaerari aurre egiteko: urtebeteko kartzela zigorra, 7 urteko gaitasungabetzea, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta 2.520 euroko isuna, terrorismoa goratzea leporatuta, pintaketa batzuk direla medio.

EH Bilduren babesa

Laudioko EH Bilduk prentsa oharra zabaldu du herritarrak babesteko eta gazteriaren kriminalizazioa salatzeko.

Elkarretaratzea bihar

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide