Laudioko Lamuza Parkeko Kasinoko obrak bisitatu zituzten atzo Arabako Ahaldun Nagusia den Ramiro Gonzalezek eta Kultur Diputatua den Cristina Gonzalezek.
Bertan iragarri zuten obrak erritmo onean doazela eta uztailerako amaituak egotea aurreikusita dagoela. Era berean, datorren urtean beste obra batzuk egingo dituztela iragarri zuten Foru Aldundiko ordezkariek. Kultur Etxeko berogailu sistema, sabaia eta leihoak berrituko dituzte.
