Laudion Emakumeen Etxea irekitzeko beharra dagoen eztabaidatuko dute larunbateko topaketetan

Erredakzioa 2017ko mai. 16a, 14:58

Basauriko Marienea emakumeen etxea, artxibo irudi batean.

Jakaranda, Solastiar eta Avillo elkarteek antolatu dituzte topaketak. Gaur (maiatzak 16) izango da izena emateko azken eguna.

Laudioko Emakumeen Topaketa egingo dute larunbatean (maiatzak 20), Kultur Etxean. Jakaranda, Solastiar eta Avillo elkarteek antolatu dute egitasmoa, udalaren eta Emakunderen laguntzarekin eta helburu zehatzarekin: berdintasunaren alde lan egiten ari diren emakumeak batzea eta Laudion Emakumeen Etxean behar  eztabaidatzea.

Begoña Fernandezek hartuko du hitza topaketetan. Ermuko Emakumeen Etxeko berdintasun teknikaria da eta etxe horrek Ermuko biztanleengan izan duen eraginaz mintzatuko da. “Parte hartzerako ekimena” egingo dute gero, Laudion horrelako proiektuaren beharra dagoen aztertzeko. Emakumeen arteko bazkariarekin emango diote amaiera egitarauari.

Izena emateko azken eguna, gaur
Gaur izango da topaketetan izena emateko azken eguna. 636739477 telefonora deitu edo elkarte antolatzaileekin harremanetan jarri behar da horretarako.

Ikusi hemen egitarau osoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide