Laudioko EAJk prentsa oharra zabaldu du exijitzeko EH Bilduri berehala has dadin Lamuza Parkean zaharberritutako eraikinen erabilera erabakitzeko prozesua.
Jeltzale laudioarrek bat egin dute Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Ahaldunarekin eta ziurtatu dute azpiegiturak hutsik geratuz gero, arriskua dagoela kalteak eragiteko.
Gainera, gogoratu dute 9 milioi euroko inbertsioa egin duela erakunde foralak parkean. Zentzu horretan, EAJk uste du premiazkoa dela Laudioko Udalak mantenua bere gain hartzea.
Udal teknikariak lanean
Pasa den astean udal gobernu taldeak azaldu zuen Musika Etxeko giltzak jaso zituztela eta udal teknikariak lanean daudela balizko erabilerak zehazteko. Horrez gain, lagatzeko hitzarmenari buruz mintzatu zen alkatea, besteak beste.