EAJk eskatu dio EH Bilduri ahalik eta lasterren zehazteko Lamuza Parkeko eraikinen erabilerak

EAJko udal taldea. / aiaraldea.eus

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldunak hori eskatu dio udal gobernu taldeari eta Laudioko EAJko zinegotziek bat egin dute aldarrikapenarekin.

Laudioko EAJk prentsa oharra zabaldu du exijitzeko EH Bilduri berehala has dadin Lamuza Parkean zaharberritutako eraikinen erabilera erabakitzeko prozesua.

Jeltzale laudioarrek bat egin dute Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Ahaldunarekin eta ziurtatu dute azpiegiturak hutsik geratuz gero, arriskua dagoela kalteak eragiteko.

Gainera, gogoratu dute 9 milioi euroko inbertsioa egin duela erakunde foralak parkean. Zentzu horretan, EAJk uste du premiazkoa dela Laudioko Udalak mantenua bere gain hartzea.

Udal teknikariak lanean
Pasa den astean udal gobernu taldeak azaldu zuen Musika Etxeko giltzak jaso zituztela eta udal teknikariak lanean daudela balizko erabilerak zehazteko. Horrez gain, lagatzeko hitzarmenari buruz mintzatu zen alkatea, besteak beste.

Erlazionatuak

Laudioko Udalak jaso ditu Musika Etxeko giltzak, baina lan handia dago ireki baino lehen

Laudio

Arabako Foru Aldundiak Musika Etxeko giltzak eman dizkio Laudioko Udalari, baina oraindik ez dago argi zein izango den erabilera eta lagatzeko hitz...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide