Belar artifiziala Ellakuriko zelaia egunero erabili ahal izateko jarriko duela azaldu du EH Bilduk

Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 10:03
CD Laudioko zenbait bazkidek abiatu dute kanpaina belar artifizialeko zelaia jar ez dezaten. / Aitor Burgoa

Laudioko Udal Gobernuak adierazi du belar aldaketa gauzatzeko kontratazioa oso aurreratua dagoela eta beste zelai bat eraikitzeak inbertsioa bikoiztuko lukeela.

Laudioko EH Bildu atzo mintzatu zen Ellakuriko futbol zelaiari buruz, CD Laudiok hainbat kidek eskatu baitute belarra ez aldatzeko eta azpiegitura berria eraikitzeko.

Jon Ander Altube alkateordeak argitu zuen duela urtebete baino gehiago abiatu zutela proiektua eta harremanetan egon direla une oro klubekin; CD Laudiorekin zein Altzarraterekin. Izan ere, eurekin hautatu dituzte materialak eta ziurtagiriak, besteak beste.

Ordezkari politikoak nabarmendu zuen obren helburua dela San Martingo kirol instalazioak arintzea eta hobetzea. Horregatik, EH Bilduk nahi du egunero erabilpena izatea Ellakurik belar artifizialaren bitartez, eta ez bi astean behin, orain bezala.

CD Laudiorekin polemika
Altubek argudiatu zuen aspaldi dakiela CD Laudiok zein den helburua eta klubak berak premia adierazi ziola udan burutzeko lanak. "Modu gardenean kudeatu da aldaketa, ez da inolako sekreturik egon" goraipatu du alkateordeak.

Erabakian atzera egiteko aukerari buruz galdetu diotenean kazetariek, EH Bilduko kideak erantzun du kontratazioa oso aurreratua dagoela eta obrak 500.000 euroko inbertsioa beharko duela, aldiz, zelai berria eraikitzeak 1.000.000 inguru.

Mozioa
Hala eta guztiz ere, eztabaida udal osoko bilkurara helduko da, PSE-EEk mozioa aurkeztu baitu CD Laudioko zenbait bazkideren eskaera jasota.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide