Adif-ek jakinarazi du 2017ko amaieran esleipena abiatzeko asmoa daukala Aretako geltokia ixteko eta irisgarritasuna bermatzeko.
Horrela, erakundeak iragarri du lur azpiko pasabidea eraikiko duela, igogailuak jarriko dituela eta eremua hesiak erabilita itxiko duela. Gainera, nasak handitu nahi ditu eta argiteria berritu.
Antza, Adif-ek 2 milioi euro inbertituko ditu hori guztia gauzatzeko.
2016ko irailean emakume gazte bat hil zen Aretako geltokian jazotako istripuan. Hasieran, zenbait hedabidek zabaldu zuten neskaren deskuidua izan zela, baina geroago familiak nabarmendu zuen ez zitzaiola gorpuari aurikularrik topatu eta zendutakoak ez zuela sare sozialik erabiltzen, hortaz, litekeena zela geltokiaren egoerak eragitea ezbeharra.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide