Aretako Auzo Plataformak salatu duenez, Kutxabank ez da bere hitza betetzen ari: "Aretako kutxazainak astebete baino gehiago darama hondatuta. Hau al da zuen estiloa?". Sare sozialetan zabaldu dutenez, edadetuengan du eraginik handiena itxierak: "Botata utzi dituzue. Bertan inolako zerbitzurik ez dago, eta Laudiora joatera derrigortuta daude".