San Martinen amiantoa dagoela eta “berehala” erretiratu behar dela ohartarazi du CCOOek

Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 07:00

San Martin zelaia. Ezkerraldean ikusi daiteke uralitaz eginiko teilatua. / Juanjo Basterra

Udalak adierazi du aztertuko duela eskaera eta hasiak direla zenbait eraikinetatik amiantoa kentzen.

Udaleko Langile Komisioetako (CCOO) sail sindikalak idazkia plazaratu du salatzeko San Martineko zelaian amiantoa dagoela eta “berehala” kendu egin beharko litzatekeela.

Sindikatuak adierazi du uralitazko hainbat plaka daudela zelaiko eraikin bateko teilatuan. Juanjo Basterra kazetari ikertzaileak baieztatu egin du amiantoaren existentzia, eta erantsi du plaka horiek ez zirela agertzen Novotec enpresak eginiko txostenean, “bistara egon arren”.

Laudioko Udalak adierazi du sindikatuaren eskaera aztertuko dutela, eta hasiak direla dagoeneko amiantoa kentzen udalarenak diren hainbat eraikinetatik.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide