Spiuk markaren sortzaileetako bat izan zen Jose Manuel Fernandez Arza laudioarra, “Josito” ezizenenagatik ezagunagoa. Bere omenez hasi zen Laudioko Atletismo Kluba “Josito memoriala” antolatzen. Ekimen horren bosgarren edizioa egingo dute aurten, ekainaren 18an.
Helduen lasterketan hiru kategoria egongo dira: 40 urtetik beherakoena (Seniorrak), 40-50 urte bitartekoena (Helduak A) eta 50 urte baino gehiago dituztetena (Helduak B). 11:00etan hasiko da norgehiagoka Zumalakarregi etorbidetik. Hamar kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Umeen lasterketa, aldiz, hiru txandatan banatuko da: 8-10 urte bitartekoak 10:30ean hasiko dira korrika, eta kilometro bat egingo dute. 11-13 urte bitartekoak 10:40ean abiatuko dira, eta 2 kilometro egingo dituzte. “Txupete” kategoriakoak, aldiz, 10.50ean aterako dira eta 300 metro egingo dituzte. Izena emateko mezu bat bidali behar da atletismolaudio@euskalnet-net helbidera.