Asteburuan zendu da Mikel Etxeberria Iztueta, 71 urterekin. Berastegin jaio zen arren, Laudio izan du bizitoki. Ezker Abertzaleko militante historikoa izan da Etxeberria. 1965 urtean hasi zen ETAn militatzen. Bi aldiz izan zen atxilotua, torturatua eta espetxeratua. Erakunde armatuaren ekintza eta erabaki garrantzitsu askotan hartu zuen parte, V. asanbladan kasu. Argalaren eskutik jaso zuen Xibertako elkarrizketen berri, Naiz atariak argitaratutako artikulu batean azaltzen denez. Kuban, Belgika eta Jugoslavian egon zen militante lanetan, besteak beste.
1977an itzuli zen Hego Euskal Herrira. 1998an estraditatu zuten Mexikotik, eta kartzelan egon zen 2003 urtera arte. Alabaina ez zuen bere jardun politikoa amaitu. Aktiboki aritu da lanean Ezker Abertzaleko militante gisa, zendu den arte. Laudioko Gure Aukera elkartean ere aritu zen, bideo honetan ikusi daitekenez:
Aiaraldea Gaur-ek elkarrizketa egin zion Etxeberriari duela urtebete, Eusko Jaurlaritzaren torturaren inguruko txostenean parte hartu eta Istanbuleko Protokoloa bete zuelako.
Omenaldia ostiralean
Omenaldi publikoa egingo diote ostiralean Etxeberriari. 19:00etan izango da zita, Laudioko Herriko Plazan.