"Laudion emakumeentzako gune bat nahi dugu?”. Galdera horri erantzun zioten maiatzaren 20an Laudioko Emakumeen I. Topaketan. Orain, emakume, elkarte eta talde feminista guztiekin elkartu nahi dute, prozesuarekin jarraitzeko.
Ekainaren 22an izango da bilera irekia, 18:30ean Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan.
“Denon artean nahi dugun prozesua diseinatzeko aukera izango dugu”, adierazi dute antolatzaileek.