EAJk plazaratutako oharrari erantzun dio Laudioko udal-gobernuak. “Gezur hutsa da Alderdi Jeltzaleak dioena, ez da diru-laguntzarik galdu, ez baita aipatzen duten estolderia konpontzeko diru-laguntza hori existitzen”, salatu du Jon Ander Altubek.
Zinegotziaren ustetan, “foru planari” egiten dio EAJk erreferentzia, eta nabarmendu du “bi proiektu garrantzitsu” aurkeztu dituztela plan horretara, “ia 2 milioi euroko aurrekontua dutenak”. Asteleheneko udalbatzan aurkeztuko dituzte bi proiektuak.