Juan Ramon Martin Menoyok uko egin dio bere lanpostuari Espainiako Enbaxadan. Bulego komertziala utziko du ekainaren 27an eta, bide batez, azaldu du erabaki hori hartu duela langileen eskubideak ez direlako bermatzen.
Besteak beste, laudioarrak argitu du duela 8 urte izoztu zituztela soldatak Kanpoko Zerbitzuan, prekarietatea oso handia dela, tratua ez dela egokia langileei dagokionez eta aro demokratikoaren ia 40 urteetan ez direla hauteskunde sindikalak egin.
Zentzu horretan, Espainiako Kanpo Zerbitzua kaotikoa dela eta zaharkitua geratu dela salatu du. Hori guztia dela medio, Juan Ramon Martin Menoyok uko egin die Saudi Arabian dituen ardurei.