Amiantozko hainbat elementu kenduko dituzte udan Latiorro eta Fabian Legorburu ikastetxeetan

Erredakzioa 2017ko eka. 24a, 07:00
Latiorroko Ikastetxeko uralitazko hainbat plaka erretiratuko dute. / Juanjo Basterra

Udazkenean, aldiz, San Martineko futbol zelaietako eraikinetan dagoen fibrozementua kenduko dute.

Laudioko Udalak jakinarazi duenez amiantozko hainbat elementu kenduko dute udan Fabian Legorburu eta Latiorro ikastetxeetatik. Latiorroko Ikastetxetik uralitazko hainbat plaka erretiratuko dute, eskolako pasabide batean teilatu funtzioa egiten dutenak. Aretako Fabian Legorburutik, aldiz, fibrozementuzko zutoinak baztertuko dituzte. 26.930 euroko aurrekontua baliatuko dute lehen lana egiteko , eta 25.000 eurokoa bigarrena gauzatzeko.

Amets Meazak adierazi du bilera bat egin dutela Eusko Jaurlaritzarekin eta diru-laguntza jasoko dutela obrak finantzatzen laguntzeko. Zinegotziaren esanetan, udalak amiantoaren gaineko beste ekimen batzuk egin izan ditu: Laudioko Kultur Etxeko zeramika tailerrean zegoen labea bota zuten, material kantzerigeno hori zuelako. Hortaz gain, laginak hartu dituzte herriko hainbat hezkuntza zentroetan. “Udazkenean kenduko dugu San Martineko futbol zelaietako eraikinetan dagoen fibrozementua”, gaineratu du Meazak.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide