Hodei Oleagak 20 urte ditu eta CD Laudion eta Athletic Clubeko gazte kategorietan trebatu da. Gainera, Arenas eta Baskonia taldeetan jokatu du, Athleticak lagatuta.
Izan ere, Basconia baliatzen du Athleticak bere jokalariak 3. mailan aritzeko. Laudioko atezainak ia 2 metroko altuera du eta aurten Athletic Clubeko filial garrantzitsuenean egongo da.