Duela bi hilabete hasi ziren ASASAM elkarteko kideak sinadurak biltzen, buruko gaixotasunak dituzten herritarrentzako azpiegitura gehiago eskatzeko eskualdean. 1.300 sinadura baino gehiago bildu dituzte dagoeneko, eta gehiago lortzeko lanean diardute.
Areta eta Ugarteko jaietan postua jarriko dute horretarako, bihar -10:00etatik 14:00etara- eta hilaren 30ean -11:00etatik 14:30etara-, hurrenez hurren.
Hortaz gain, sinatzeko orriak banatu dituzte Arespalditza, Okondo, Luiaondo eta Orozkoko hainbat saltokitik.