EAJk abuztua baliatuko du erabakitzeko zer egingo duen Tokiko Gobernu Batzordean. Alderdiko bozeramailea den Juanma Ibarretxek argitu du jeltzaleek ez dutela eztabaidatu nahi Omniaren kanporaketaren inguruan.
Berez, Ibarretxek nabarmendu du legealdi hasieran adostu zutela Tokiko Gobernu Batzordearen osaketa orekatua izango zela; 2 kide alderdi bakoitzeko (EH Bildu, EAJ, Omnia), alegia.
Orain, ordea, EH Bilduko bi ordezkarik hartuko dute Omniakoen lekua, eta egoera berria aztertu nahi dute jeltzaleek, abuztua profitatuta. Izan ere, Ibarretxek azpimarratu du hilabete honetan ez direla gai pisutsuak eztabaidatzen batzordean, eta horrek aukera emango diela ganoraz erabakitzeko batzordean jarraituko duten.