“Abuztuaren 16an gure gorputz askeek kaleak hartuko dituzte”. Hala hasten da Laudioko Jaietan egingo den eraso sexisten aurkako ekimena iragartzeko whatsapp bidez zabaldu den mezua.
23:00etan egingo da egitasmoa Txosnagunean (Aldai Plaza). Mezuan azpimarratzen denez, ekimen ez-mixtoa izango da. Hau da, “emakume, bollera eta transek” hartu ahal izango dute soilik parte. “Erasorik gabeko jaiak aldarrikatzea” izango da helburua, eta beltzez jantzita gerturatzeko deia luzatu dute.
Antolatzaileek nabarmendu dute ez dutela "inoren baimenik" eskatuko kaleak hartzeko.