Gaur hasi da Laudioko San Roke Jaien bigarren zatia, Berakatz Egunarekin. Goizeko hamaiketan hasi da berotzen giroa, Nagusien Egoitzan. Bertatik abiatu da Herriko Plazara arte iritsi den soka, garrafa eta pastez lagundurik. Herri bazkaria egin da gero, Lamuza Plazan, eta dantza plaza egon da ondoren.