2017 abu 28 Laudio
Gauerdian amaitu dira Laudioko Jaiak. Iluntzean herriko plaza bete du Kukai dantza taldearen emanaldiak.
23:30ean abiatu da festen itxiera kalejira. Erroketxu txakurraren atzetik bildu da jende andana kandelak eskuan. Zumalakarregi etorbidean erre dute panpina. Honat erromeriak girotu ditu azken orduak.
Argazkiak: Izar Mendiguren, Jebi Vales, Uztai Largatxa