Bere lehen diskoa plazaratu du Antonio Oyarzabal pianista laudioarrak. “The Inner Child” da lanaren izena, eta Schumann, Debussy, Monpou eta Ravelen konposizioak barnebiltzen ditu. Orpheus Music diskoetxeak argitaratu du lana eta 29 abestiz osatua dago.
Oso gaztetatik garatu du Oyarzabalek pianoarekiko zaletasuna. La Milagrosa ikastetxeko Sor Cecilia Kellerren gidaritzapean eman zituen lehen pausoak, eta ibilbide luzea egin du ordutik gaur egun arte. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu izan da, eta Londreseko Orkestra Filarmonikoko pianista izendatu zuten iaz, Foyle Future Firsts programaren bidez.
Kontzertua Kasinoan
Irailaren 30ean egongo da Oyarzabalen musika zuzenean entzuteko aukera, kontzertua eskainiko baitu Laudion, udalak antolatuta. Lamuza Parkeko Kasinoan ziango da zita, 19:30ean.