Kirola euskaraz praktikatzea eta lagun berriak egitea da Aretako Herriaren Pilota Elkartearen helburua. Horretarako saio irekiak egingo dituzte irailaren amaieran. Astelehenean eta ostiralean izango dira hitzorduak, 17:00etatik 18:00etara. Sare sozialen bidez animatu dituzte herritarrak pala probatzera.
Igandean kadeteen erakustaldia
Bestalde, denboraldiari hasiera emateko erakustaldia antolatu dute igande honetarako. 10:30ean ekingo diete partidei. Klubak adierazi duenez, kadeteen arteko lagunarteko partidak izango dira nagusi, "aurredenboraldia berotzen hasteko".