2017/10/15 09:30

Jaia

Nafarroa Oinez 2017

Nafarroa Oinez 2017
Institutua, Laudio

Nafarroako ikastolen aldeko jaira joateko autobusa antolatu du Udaleko Euskara Arloak urriaren 15ean, igandean. Irteera 9:30ean izango da Laudio Institutuaren aurreko bus-geltokitik eta itzulera 19:00etan Lesakatik. Txartelak (9 euro) erosteko azken eguna urriaren 10a izango da. 18 urtetik beherakoek udaletxean eskatu eta guraso edo tutoreen baimena ekarri beharko dute. Hala ere, 2002. urtean edo ondorengoetan jaiotakoak nagusi batekin lagunduta joan beharko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide