Omniak jakinarazi du auzokideen artean hartuko duela lekua auzo batzarretan. Alderdiaren aburuz, EH Bilduk propaganda egiteko baliatzen ditu bilerak eta horregatik ez dira koalizioko alkatearekin eta zinegotziekin eseriko.
Izan ere, Omniaren iritziz, herritarrak ez dira entzuten auzo batzarretan eta eurek ez dute partekatzen EH Bilduk EAJren babesarekin hartzen dituen erabakiak.