Espainiako Gobernuaren ordezkariordeak oharra bidali dio Laudioko alkateari: "Gobernuaren Ordezkaritzak ezagutu du Etxerat Elkarteak herrian ETA banda terroristaren presoei buruzko aldarrikapenei lotutako erakusketa jarriko duela".
Antonio Saenz de Santamaria ordezkariaren arabera, hainbat lege urratzen du ekimenak, Terrorismoaren Biktimen Aitorpenekoa eta Babes Integralekoa, besteak beste.
Hori dela eta, ETAren terrorismoaren Biktimen Duintasunaren aurkako eraso goritzat jo dute jarduera, "eta udalaren eskumenen eremuan gune publikoan erakusketa hori ez egiteko neurri egokiak hartzea" eskatu diote Udalari.
Ekimenak, aurrera
Etxerateko kideek adierazi dutenez, aurrera jarraituko dute: "Gaur goizean egingo dugu muntaketa. Udalak trabarik ipini ezean, zabalik egongo da karpa". Jon Liguerzana Arabako Etxerateko ordezkariaren hitzetan, goizez eta arratsaldez edukiko dute irekita erakusketa; 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.