Joaquín Bárbara y Balzari buruzko liburua aurkeztuko du San Roke Kofradia datorren abenduaren 15ean. 19:30ean izango da zita, Lamuza Parkeko Kasinoan. Egoitz Bernaola Luxak idatzi du biografia eta Kepa Barañano Aldekoa arduratu da euskarara itzultzeaz. Hiru urte behar izan ditu Bernaolak liburua osatzeko.
Aurten 150 urte betetzen dira Bárbara y Balza jaio zenetik, 1867ko abenduaren 18an sortu baitzen Aldaiko etxean. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu San Roke Kofradiak. Abenduaren 15eko aurkezpenean artista laudioarraren margolan batzuk erakutsiko dituzte, orain arte argitaratu gabe egondakoak.