Goizetik hasita, egitarau oparoa antolatu zuten. Hezkuntza eta feminismoaren gaineko mahainguru batekin ekin zioten egunari, bertan ikasle zein irakasleek euren iritziak konpartitu zituzten.
Egunak aurrera egin ahala herriko kaleak girotu eta bazkaria antolatu zuten Gaztetxean. Bazkalosteko jokoen ostean genero zapalkuntzari buruzko hitzaldia egin zuten.
Iluntzean herriko kaleak hartu zituen "Erasoen aurrean autodefentsa feminista" lelopean antolaturiko manifestazioak. Bertso-saio eta kontzertuekin batera bukatu zuten eguna.