Film laburren "Movistar+" saria irabazi zuten Kepa Sojo zuzendariak eta Sonia Pacios ekoizleak, iragan asteburuan bukatutzat eman zen Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Kuttunak Filmak ekoiztutako Khuruf proiektua izan zen saritua.
Sariak, film laburra ekoizteko beharrezko finantzaketa bermatu die Sojo eta Paciosi. Horretaz gain, 2018ko Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdian filma aurkezteko aukera ere izango dute.
Udaberrian ekingo diote pelikularen grabaketari. Gasteiz eta Urkabustaitz inguruan filmatuko dituzte irudiak.