Talde-mistora igarota, bakarkako lanari ekin dio Txaro Sarasuak eta bulego propioa eskatu dio udalari

Erredakzioa 2017ko abe. 20a, 07:30

Azaroaren 20an PSE-EE utzi eta zinegotzi postuari eutsita talde-mistora igaro da.

Laudioko PSE-EE alderdia utzi eta udaletxeko “talde mistora” igaro ostean, bakarkako lanari ekin eta bere lehenengo bi mozioak aurkeztuko ditu Txaro Sarasuak urteko azken udalbatzan.

Laudioko PSE-EEko idazkaritza nagusirako hauteskundeen ostean, Txaro Sarasuak alderdia utzi eta bere zinegotzi postuari eutsiz talde-mistora igaro zen iragan azaroaren 20an. Laudioko PSE-EEk eserlekua uzteko egindako eskaerei uko eginda heldu dio zinegotzi lanari Sarasuak.

Ohar bidez adierazi duenez, Txaro Sarasuak 2015ean hartutako konpromiso berarekin jarraituko du bide berria. Zentzu horretan, bere jarduna gainontzeko zinegotzien baldintza berdinetan garatzeko asmoz, hainbat eskari helarazi dizkio udal-gobernuari. Horien artean aurkitzen dira bulego propio eta herritarren kezka eta proposamenak jasotzeko buzoi pertsonal bat izatea.

Bi mozio

Abenduko udalbatzan bi mozio aurkeztuko ditu. Batetik, aniztasun funtzionala duten gidariei erreserbatutako plazetan aparkatzeko txartelen erabilera okerra erregulatzeko beharra mahaigaineratuko du, herritarrengandik jasotako kezkak aintzat hartuta.

Bigarren testu batek Laudion mugikortasun jasangarri, irisgarri eta segurua lortzeko "mugikortasun-mahai baten sorrera" defendatuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide