Gaur egingo dute Pekefest ekimena Laudion, zortzigarren urtez jarraian. Goizeko hamaiketatik ordu bietara arte hainbat ekintza egingo dira Aldai plazan: Gaztelu puzgarria egongo da, txalaparta eta malabarismo tailerrak, Blue magoaren ikuskizuna, dantza eta musika.
Jostailuak biltzea izango da egitasmoaren xedea, Gurutzetako ospitaleko haurrei emateko. Ez&Bai, Monai eta Huts tabernetara ere eraman ahal izan dituzte jostailuak herritarrek.