Hernando Lacalle Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuen Zuzendaria ez da akusatuen eserlekuan egon beharko. Fiskaltzak administrazio-prebarikazioa eta diru-publikoaren bidegabeko erabiltzea egotzi zien politikari laudioarrari eta Arantza Zenarruzabeitiari. Akusazio horren arabera, bi politikariek EAJri lotutako elkarte bat -Denokinn- kontratatu zuten proiektu enpresariala sortzeko.
“Oinarririk gabeko akusazioa”
Baina Arabako Auzitegi Probintzialak akusazio hori bertan behera uztea ebatzi du, “oinarririk ez duela” eta “froga nahikorik ez dagoela” argudiatuta.
Prebarikazioari dagokionez, auzitegiak adierazi du Denokinnek dirua kontraprestazio baten truke jaso zuela eta horregatik ez zela diru-laguntzen legea urratu. Diru-publikoaren bidegabezko erabilerari dagokionez, aldiz, epaileek erabaki dute Denokinnek egin beharreko lanak behar bezala egin eta dokumentatu zituela, eta horren arabera eman ziola Aldundiak dirua.
Epaileak kritiko azaldu dira “Denokinn kasua” daraman epailearekin, Fiskaltzarekin eta Kontu Publikoen Epaitegiarekin. Auzitegiko ordezkarien arabera, diru-publikoa bidegabeki erabiltzen zela uste bazen, diru horretaz onura jaso zutenen aurka jo beharko litzateke.