Eraso matxisten aurkako protokoloa sortuko du Laudioko Udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urt. 12a, 08:24

Amets Meatza zinegotzia, kanpainaren aurkezpenean. / Aiaraldea.eus

Aisialdi eta jai eremuetako eraso matxistei erantzuteko prozedura zehaztuko du udalak.

Laudioko Udalak eraso matxisten aurkako protokoloa osatuko du. Amets Meatza zinegotziak azaldu duenez, Berdintasun Arlotik bideratuko da egitasmoa: "2018ko sanroke jaietan abian egotea nahi dugu". 

Zentzu horretan, eragileei luzatuko dietela prozesuan parte hartzeko deia aurreratu du; elkarteekin, tabernariekin, emakume taldeekin, Jai Koadrilekin eta Txosna Batzordearekin nahi baitute, besteak beste, zehaztea prozedura. 

Ez da, ordea, tokiko instituzioaren baliabide bakarra: "Udalak badu barne mailako protokoloa, duela bi urte sortu genuen beste administrazio batzuekin elkarlanean". Hirugarren Berdintasun Planaren baitan kokatu dute proiektua: "Orain herri-erantzuna adostu behar dugu. Helburua tokiko edozein festetan aplikatzea da". 

Kanpaina
Jai eremuetan nahi dute eragin, batez ere. Hori dela eta "Ez beti da ezetz" kanpaina gauzatu dute eguberrietan: "Herriko jaietatik harago, bestelako festa egunetan ere zabaldu nahi dugu aldarria". Horien artean zerrendatu dituzte inauteriak edota Gabonak, "gozatzeko garaiak dira, baina errespetutik".

Sentsibilizaziorako ekimen gisa, kartelak itsatsi ditu kaleetan eta tabernetan udalak: "Hirugarren berdintasun planaren barruan konpromisoa hartu genuen sentsibilizazio kanpainak gauzatzeko; baina ez une puntualetan bakarrik, zoritxarrez eraso matxistak urteko 365 egunetan gertatzen dira". Meatzaren esanetan, berrikuntza gisa, bi aldeetatik diseinatu dituzte euskarriak. Era horretan, kristalezko ateak dituzten tabernetan barrutik eta kanpotik egongo da ikusgai mezua.

Laudioko jaietan eraso sexisten aurkako bideoa plazaratu zuen udalak: 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide