Laudioko Udalak herriko kultura elkarte eta eragileei deia zabaldu die, Kultura Kontseilua osatzeko. Erakundeak SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren asmoa berriro hartu nahi du "Kultura Mahaia" sortzeko.
Esparru horren helburua izango litzateke kultura ekoizpena koordinatzea, bultzatzea eta hainbat eztabaida gauzatzea. Izan ere, Lamuza Parkeko eta Antzokiko zenbait erabilera zehazteke daude oraindik.