Herri galdeketari babesa adierazteko "agerraldi jendetsua" deitu du Gure Esku Dagok

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urt. 25a, 16:06

Herriko plazan egingo dute ekitaldia. / Aiaraldea.eus

Otsailaren 3an -San Blas egunean- egingo dute agerraldia Aldai plazan. Gazteen agerraldiaz gain, euskalgintzan eta kultura eremuan ezagunak diren herritarrek hartuko dute parte.

Maiatzaren 6an izango da, Aiaraldea Bat elkarteak deituta, erabakitze eskubidearen inguruko herri galdeketa. Egunotan ari dira herriz herri bilera irekiak egiten, galdera denen artean zehazte aldera. Kepa Barañanok adierazi duenez, bien bitartean beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Horien artean daude sektoreka aktibatu dituzten herritarren bilerak; edota ekimenari babesa emateko abiatu duten atxikimendu bilketa. 

Otsailaren 3a, elkargune

Otsailaren 3an egingo dute hurrengo agerraldi publikoa. Herriko zenbait gazte ari dira antolatzen ekitaldia. Era horretan nahi dute batzea aldarrira aurpegi eta ahots berriak.

Zentzu horretan, 12:30ean elkartuko dira Aldai plazan, Gure Esku Dagoko azokako postuaren aldamenean.

Hala, datorren larunbatean, adierazpena irakurtzearekin batera egingo dute ekimenari atxikimendua emateko herri argazkia.

"Gazteen hurrengo geltokia, erabakia"

Ildo beretik, gazteek ekitaldi propioa egingo dute azokaren testuinguruan, eta ondoren gauzatuko dute euren argazkia, tren geltokira kalejiran bertaratuta. Izan ere, "Hurrengo geltokia, erabakia" izateko desira nahi dute plazaratu.

Halaber, euskalgintza eta kultur eremua ere nahi dute aktibatzea. Horregatik adostu dute nazio eskubidearen eztabaida erdigunean jartzeko manifestua: 

 



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide