Antonio Oyarzabal Laudioko nazioarteko piano-joleak Arriagako "Ziklo Frantsesa" itxiko du. Errezitaldi bakarrean batuko ditu Poulenc sortzailearen "Barbar-en istorioa" eta Ravelen "Ma mère l´oye" lana.
Ikuskizunean parte hartuko du beste pertsona batek ere, eta bi piezen testuak irakurriko ditu. Hori dela eta, antolatzaileek adierazi dute hitzordu interesgarria izan daitekeela, bereziki, familientzat.
Hemen erosi daitezke ikuskizunera joateko sarrerak.