Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan aurkeztuko dute Takoidun zapata gorria antzezlana, otsailaren 9 eta 16an. Bi saio egingo dituzte egun bakoitzean, 19:00etan eta 20:00etan. Sarrerak 3 euro balioko du.
Igor Arzuaga, Haizea Paris, Jabi De La Ydalga, Pablo Ibarluzea eta Mikel Ayllon dira obraren egileak. Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatu zuten lana, eta Durangoko Azokan ere taularatu zuten. "Giro iluneko obra bat da", Ayllonen hitzetan, "tragedia ukituak ditu, azkenean beste kolore bat hartzen duen arren".