Aurreko urteetan bezala, hasiera eta bukaera Aldai plazan izango dira, eta bi ibilbide aukera eskainiko dituzte.
Batetik, distantzia luzeko ibilbideak zeharkatuko ditu Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Pagero eta Galarraga mendiak, besteak beste, eta 29 kilometrok eta 1700 metroko desnibelak osatuko dute zirkuituta. Lasterketa 9:30ean abiatuko da. Proba herrikoiak, berriz, 10 kilometro eta 500 metroko desnibela edukiko ditu; eta Alpitxu eta Goikoganeko magalak inguratuko dituzte lasterkariek, 10:00etatik aurrera.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.